XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TAKTAKA. - Pie Grioche Ecorcheur la.

Kankanote mota bat da taktaka, tipiskoa.

Kankanoterik ez da hau bezen maiz hemen gaindi ikusten denik.

Baditake hegaztin hunek baduen Lapurditik kampo bertze izenik.

Lapurdin hola deitzen dute goizetik arratserat taktak eta taktak, mokoarekin zuhaitz eta harroka guzien kontra joka ari delakotz.

Erran zahar baten arabera, nun kausi ura ari omen da hola.

Behin Jainkoak chori guziak deithu bere ganat eta taktaka ez zitzaion ethorri.

Jainkoak ondoko egunetan erran zion, gaztigutzat bizi guzia egarri eremanen zuela.

Orai, uste othe duen gaicho taktatak zuhaitzetan eta harrietan direla ithurriak!.

Uzkinacho, phika, kankanote eta taktaka arras hegaztin kalte egileak dire: zer-nahi chori arroltze ohantzetan jaten dutelakotz.

Miletan hiltzeko hobeak dire.

Chichparik ez duenak, aski du haragi puska bat chehe-chehea eginik eta pozoin borthitz zerbeit barnean bildurik hildo batean pausatzea: ikusiko du zer andanak hilen dituen.

Hola egitekotz hargatik, bethi begia atchikiko du chakur edo oilo edo bertze edozoin hegaztin ongi-egile ez dadien pozoina.

Bertze molde bat lan beraren egiteko, hau da.

Har huntza bat, pazota bati esteka phentzearen erdian.

Inguruko uzkinacho, phika, kankanote eta taktaka guziak harat bilduko dire huntzari mendekatzeko, begien bichtan ez dutelakotz ikusten ahal.

Eta oro harat bildu direlarik, garbi tiroka.

Bainan lehenago ere erran dugu gauza hau.

SORGIN-CHORI. -Grimpereau le